17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Administraziora igorri beharko da, behin betiko onetsi eta 15 egun epean, aurrekontu orokorraren kopia, baita dagokion dokumentazio osagarria ere.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon daitezen, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Puiun, 2021ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

ERANSKINA

2021 aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

154.100,00

2

Zeharkako zergak

2.500,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru sarrerak

22.490,00

4

Transferentzia arruntak

159.566,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

52.250,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU SARRERAK, GUZTIRA:

390.906,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

72.236,48

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

146.750,00

3

Finantza-gastuak

0,00

4

Transferentzia arruntak

96.916,54

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

75.002,98

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GASTUAK, GUZTIRA:

390.906,00

Iragarkiaren kodea: L2100349