17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, abenduaren 14an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2021eko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

2021eko plantilla organikoa

Lanpostuen zerrenda.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria, urteko 50 ordukoa (herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain): %5,44. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Funtzionarioen izenen zerrenda.

Jose Ramón Aierra Guillén. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 1997-11-01.

UDALAK ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNAREKIN PARTEKATUTAKO LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak.

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Puiun, 2021eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2100348