17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2021eko Langileen Plantilla. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. ezk.), 2021. urteko Langileen Plantilla, Udaleko Osoko Bilkurak 2020ko abenduaren 22an hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2100533