17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021eko udal tributuen ikuskapen planerako irizpideak

Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzak 2021eko Udal Tributuen Ikuskapen Plana onestea ebatzi zuen bi mila eta hogeiko abenduaren 22an. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen dira Plan hori gorpuzten duten Irizpide Orokorrak:

1. 2021eko udal tributuen ikuskapen plana gorpuzten duten irizpide orokorrak.

Udaleko Tributu Ikuskaritzari dagokio subjektu pasiboen eta gainerako tributu-betebeharpekoen zerga-egoera ikuskatzeko eginkizuna, Udalarekiko zerga-eginbide eta -betebeharrak zorrotz betetzen dituztela egiaztatzeko eta, hala balegokio, dagokion erregularizazioa egiteko.

Udaleko Tributu Ikuskaritzak egin beharreko jardueren norainokoa eta edukia Iruñeko Udalaren Kudeaketarako, Diru-bilketarako eta Ikuskapenerako 0. Ordenantza Fiskalean eta honako lege hauetan daude zehaztuta: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan.

Udaleko Tributu Ikuskaritzaren berezko eginkizunak organo eskudunak kasuan-kasuan onetsitako ikuskapen-planetara egokituko dira.

Ikuskapen Plan bakoitzean zehaztu behar dira kontuan hartuko diren irizpideak subjektu pasiboak hautatu eta bertan sartzeko.

Ikuskapen Plan bakoitza gorpuzten duten irizpide orokorrak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, eta gisa horretara betetzen da Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritako betebeharra.

1.1. Planaren xedea.

Ikuskapen Plan honen xedea da subjektu pasiboen zerga-egoera egiaztatzea udal-tributu guztiei dagokienez, betiere honako tributu hauen ikuskapenak lehentasuna izango duelarik:

–Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga.

–Lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak, hirigintzaren, ingurumen babesaren zein jardueren arloetan.

–Bide publikoa hesi eta aldamioekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

–Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak (%1,5eko tasa).

1.2. Lehentasunezko eremuak.

1.–Dela saltzeko edota alokatzeko dela beraien ibilgeturako eraikinak, instalazioak edo obrak sustatu edota egin dituzten pertsonak, aurrekontu handia bada eta lanak bukatuta badaude.

2.–Goiti beheiti eraikitzen, eraikinak konpontzen eta zaharberritzen edo igeltsero-lanetan eta, oro har, eraikuntzako lan txikietan aritzen diren enpresak.

3.–Ondasun higiezinen (lokalak) alokairuan aritzen diren enpresak.

4.–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotak “langile bakoitzeko” edo/eta “kW bakoitzeko” osagaiak dituen jarduerak egiten dituzten enpresak.

5.–Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen eta tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin

Iragarkiaren kodea: L2100432