17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Olorizko Udalak, Alkatetzak urtarrilaren 13an emandako 2021-0001 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2021eko lan-egutegia.

2021eko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a:

–Apirilaren 1a.

–Apirilaren 2a.

–Apirilaren 5a.

–Maiatzaren 1a.

–Abuztuaren 24a (herriko festa).

–Urriaren 12a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2021eko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Oloritzen, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2100524