17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin bilkuran, ondoren ematen den 2021eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zuen, horiek nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Iragarkia 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %31,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %18,35; mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %13,77; mailako osagarria: %15; arrisku berezikoa: %10; lanaldi luzapenekoa: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak eta gainerako langileak.

Deiturak eta izena: Jiménez Jiménez, Julen. Kargua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2019ko urtarrilaren 21a. Maila: A. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Goñi Marin, Leire. Kargua: administraria. Administrazio egoera: jardunean. Lan-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2018ko apirilaren 4a. Maila: C. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Palacios Bescos, Diego. Kargua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2017ko martxoaren 13a. Maila: D. Gradua: 1.

Murillo el Fruton, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2100390