17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Ledeako Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Onestea Ledeako Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko jaiegunen egutegia, bulegoetan, zerbitzu anitzetan eta Gizarte eta Kultur Etxean ari diren langileendako. Urteko lanorduak 1.592 izanen dira, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean ezarri bezala. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 22a: Herriko jaia.

–Uztailaren 23a: Zaindariaren jaieguna.

–Uztailaren 26a.

–Urriaren 11.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

2. Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako aste barruko jaiegunak.

3. Ledeako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-14:00 da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

4. Ledeako Udalaren bulegoetan eta zerbitzu anitzetan eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera, onetsitako egutegiko egun baliogabeen konputua egokitzeko (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Ordutegi malgua ezartzen da. Ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izanen da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Onetsitako lan-egutegian 5 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da, Udaleko langileek nahi bezala hartzekoak.

Gizarte eta Kultur Etxeko zerbitzuak lan-egutegi eta lanaldi berariazkoa izanen ditu kontuan hartuz lanaldian arratsaldeak eta larunbatak sartzen direla, betiere erabaki honen lehenengo puntuan onetsitako jaiegunak errespetaturik.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

6. Erabaki hau jakinaraztea Udaleko langile guztiei.

Ledean, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2100333