17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentziaren eskaera

Nafarroako Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jarraian adierazten den espedientea hamabost egunez jendaurrean jarriko dela jakinarazten da. Aipatu espedientea udal-bulegoetan egongo da ikusgai, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek egoki irizten dituzten ohar eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

–Jarduera Sailkatuak: NIBEHFL 4D Eranskina.

–Jarduera: Prozesuak industrializatzeko sistema automatikoen diseinua, garapena eta martxan jartzea.

–Sustatzailea: TKIN HORMA, S.L.

–Kokalekua: Irurtzungo 2. poligonoko 547 hiri-partzela (Aralar kaleko 9.ean dagoen lokala).

Irurtzunen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2100454