17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako aldaketa Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia 2020ko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatzen duenarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, 2020ko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta egindako aldaketa argitaratzen da. Hona hemen:

Aldaketaren ondoren, hauek dira udal albienteari dagozkion osagarriak: mailakoa: %12; berariazkoa: %45 (23/2018 Foru Legea) eta bestelakoak: %3,36.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2100344