17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROL

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra. Espedientea ikusgai egon zen hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, herritarrek nahiz interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Ez da aurkeztu ez erreklamaziorik ez alegaziorik; beraz, onetsitzat jotzen da.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.342,09 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.133,12 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 94.285,60 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 74.718,47 euro.

Guztira: 355.279,28 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 77.200,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 165.590,76 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 823,62 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.080,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 70.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.584,90 euro.

Guztira: 355.279,28 euro.

Figarolen, 2021eko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, Rafael Martínez Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L2100456