17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

APA 5 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua aldatzea. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 17an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udal Plan Orokorreko APA 5 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektuan (lehen, UE 12-A Renolit unitatea zen), Isga Inmuebles SAU enpresak sustatuta.

Jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2100419