17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Laborantzako herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko laborantzako herri-lurrak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik gelditzen da. Hona hemen haren testu osoa:

ORDENANTZA, CASCANTEKO LABORANTZAKO HERRI-LURRAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea, erregula daitezen Cascanteko Udalaren herri-lurren administrazioa, xedapen-egintzak, defentsa, berreskurapena eta aprobetxamendua.

32. artikulua. Cascanteko Udalak, Lehen eta Bigarren Ataletan ezarritako prozedurak aplikatu ondoren, laborantzako lurra sobran baldin badago, enkante irekian egingo du adjudikazioa, eta hurrengo banaketa noiz egin behar den, ordura arteko epea emango du.

Hasierako prezioa izango da 33 euro ureztalur-erreguko.

Lehen xedapen gehigarria:

a) Herri-lurren gainean aprobetxamendu eskubide historikoak dituzten titularrak.

Herri-lur batzuen gainean laborantzako aprobetxamendurako eskubide historikoak dituzten titularrek, baldin aprobetxamendu eskubideak Cascanteko landa-lurreko ondasunen katastroan inskribaturik badituzte, herri-lurretako aprobetxamenduen kanontzat ordaindu beharko dute lurren katastro-balioari %1,25eko tasa aplikatzean ateratzen den zenbatekoa, edo Udalak osoko bilkuran ekonomia ekitaldi bakoitzerako onesten duena, ordenantza arautzailea aldatzeko espedientea izapidetuz. Kanon hori sortuko da zergaldiko lehen egunean, eta zergaldia bat etorriko da urte naturalarekin.

b) Kanonistak:

Herri-lur batzuen gainean laborantzako aprobetxamendurako eskubideak kanonista gisa aitortuak dituztenek herri-lurretako aprobetxamenduen kanontzat ordaindu beharko dute lurren katastro-balioari %1,25eko tasa aplikatzean ateratzen den zenbatekoa, edo Udalak osoko bilkuran ekonomia ekitaldi bakoitzerako onesten duena, ordenantza arautzailea aldatzeko espedientea izapidetuz. Kanon hori sortuko da zergaldiko lehen egunean, eta zergaldia bat etorriko da urte naturalarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020eko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2100426