17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2020ko urriaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, eremu publikoko lurzorua, hegalkina eta lurpea eta erkideko lurrak modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari hasierako onespena ematea erabaki zuen, xedapen iragankor bat sartzeko. Aldaketa hori 2020ko azaroaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 264. zenbakian.

Jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea igaro denez, eta erreklamaziorik, eragozpenik eta oharrik egin ez denez, onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat, eta haren testu osoa argitaratzea xedatzen da, dagozkion ondorioetarako.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2020ko ekitaldian terrazak jartzeko tasari dagokionez, ez da ordenantza aplikatuko.

Baztan, 2021eko urtarrilaren 12a.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2100434