17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDANO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bakedanoko Kontzejuak, 2021eko urtarrilaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Bakedanon, 2021eko urtarrilaren 11n.–Kontzejuburua, Alicia Temprano Valerdi.

Iragarkiaren kodea: L2100393