17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2021erako. Hasierako onespena

Xedaturik dagoenarekin bat etorriz, Arangurengo Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

a) Koefiziente berriak onestea, zeinak Nafarroako Parlamentuak ezarri eta onetsi baitzituen 2021eko gainbalioaren gaineko zergarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen erreforman.

Ondorioak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasita, honako hauek izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,52

19 urte

0,14

18 urte

0,13

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,13

7 urte

0,30

6 urte

0,36

5 urte

0,28

4 urte

0,20

3 urte

0,11

2 urte

0,06

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Honako erabaki hauek hartu dira, osoko bilkuran diren guztiak bat etorririk:

a) Nafarroako Parlamentuak foru legearen erreforman ezarri eta onetsitako koefiziente berriak onestea.

b) Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2100357