17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3017/2020 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten baita, etxezainaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 597/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaldiko ariketak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 418/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1466/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak, eta irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren bidez, 23 izangai izendatu ziren. Baina María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari eten zitzaion epea, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa.

Ezinbesteko arrazoia amaituta, María Luz Valencia Sainz andrearen izendapena egin zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2632/2020 Ebazpenaren bidez.

Izendatutako izangaietatik, Emilio José Fernández Sanz jaunari, Juan Ramón Esparza Martín jaunari, Pablo Alastuey San Miguel jaunari, María Idoya Tolosana Bazán andreari, Laura Elorz Metauten andreari eta María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari (denak igoera txandakoak), borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts horiek gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, José María Equísoain Górriz jauna, María del Puy Sánchez Serrano andrea, Miguel Cobo De la Fuente jauna, Miguel Ángel Huarte Huarte jauna, Juan José Calavia Ruiz jauna eta Rhut Sanz Marín andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, haiek baitziren hurrengoak probak igoera txandan gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. José María Equísoain Górriz jauna, María del Puy Sánchez Serrano andrea, Miguel Cobo De la Fuente jauna, Miguel Ángel Huarte Huarte jauna, Juan José Calavia Ruiz jauna eta Rhut Sanz Marín andrea (denak igoera txandakoak) izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, etxezain lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

José María Equísoain Górriz jaunari 37442 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Tafalla IBPari atxikia, destinoa Tafallan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María del Puy Sánchez Serrano andreari 35637 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Ricardo Campano IPari eta Del Camino DBHIari atxikia, destinoa Vianan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Miguel Cobo de la Fuente jaunari 35730 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Alhama BHIari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Miguel Ángel Huarte Huarte jaunari 33549 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Plaza de la Cruz BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Juan José Calavia Ruiz jaunari 30900 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Rhut Sanz Marín andreari 33355 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek dagokion ikastetxeko langileen unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2016250