17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI ARAKIL

2021ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, 2020ko azaroaren 28an egin zen batzarrean, hasiera batean 2021ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak onetsi zituen, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legeak eta beste indarreko legeek diotenez (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Kontzejuaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Hiriberrin, 2020ko azaroaren 28an.–Kontzejuburua, Jose Luis Legarra.

Iragarkiaren kodea: L2100359