17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1284E/2020 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Puiuko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak 4. poligonoko 47. eta 48. lurzatiei eta lurzoru urbanizaezinaren araudiko 33.3 artikuluari eragiten die, eta Ramón Guillén Guillének sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Puiuko Udalak 2020ko irailaren 18an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1ekoan.

Udal planaren aldaketan bi proposamen aurreikusten dira: batetik, 4. poligonoko 47. eta 48. lurzatietako hirigintza sailkapenaren aldaketa, baso lurzoruaren ordez produktibitate ertaineko lurzorua izan dadin, eta bestetik, hirigintza araudiaren 33.3 artikuluaren aldaketa, nekazaritzako biltegiak ezartzeko gutxieneko lurzati azalera kentzeko, horiek eraikitzeko materialak aldatzeko (teila kendu) eta hornidura azpiegiturekin lotzeko debekua kentzeko (edateko ura, saneamendua, elektrizitatea, argiteria).

Hirigintza sailkapenaren aldaketari dagokionez, proposamena akats zuzenketa bat da, hizpide ditugun lurrak nekazaritzakoak direlako, oker baten ondorioz baso lurzoru gisa sailkatutakoak. Bi lurzati horiek “alubioi-lurretako ordokien” esparruan daude, eta Aranbero erreka-zuloaren urek har ditzaketen tokiak dira. Erreka hori Zidakos ibaiaren hirugarren mailako adar bat da; alderdi horretan malda gutxiago du, eta ez du ia ibai-bazterreko landaredirik, belar geruza bat besterik. Ingurua urak hartzeko baldintzei buruzko informaziorik ez dagoenez eta bertako topografia kontuan hartuz, nekazaritzaren eraikin osagarriak ezartzeko neurri eta baldintza gisa, eraikina sarbidetik ahalik eta gertuen kokatuko da, erreka-zulotik ahalik eta urrutien beraz, zortasun eremua errespetatuz eta ibilguari zuzeneko ukipenik eragin gabe.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Puiuko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak 4. poligonoko 47. eta 48. lurzatiei eta lurzoru urbanizaezinaren araudiko 33.3 artikuluari eragiten die, eta Ramón Guillén Guillének sustatu du. Ingurumenaren gaineko ondorio nabarmenik ez duela irizten zaio, baldin eta betetzen badira nekazaritzako eraikinak ezartzeko baldintzak, sarbidetik ahalik eta gertuen kokatuz, Aranbero erreka-zuloaren ibilguari eragin gabe eta haren zortasun-eremua errespetatuz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Puiuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2015371