17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

1/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Estatuan, Estatuko 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak aldatzen du edulkoratzaile erantsiak, naturalak nahiz gehigarri edulkoratzaileak, dituzten edariei aplikatu beharreko zerga-tasa, aurrerantzean ehuneko 21eko zerga-tasa orokorra izanen baitute; hain zuzen ere neurri hori konpromiso sozial baten ondorioa da, edari horien kontsumoa arrazionalizatzeko eta arduratsua izan dadin sustatzeko, bereziki haur eta gazteen artean.

Era berean, azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege-dekretuak, enpresen kaudimenari eta energiaren sektoreari laguntzeko presako neurriei buruzkoak, tributuen arloko bi neurri hartzen ditu aldi baterako, pandemia kontrolatzeko bigarren fasean osasun sistemaren erantzuna ziurtatzearren, kontuan hartuta populazioak nahitaez erabili behar dituela maskara kirurgikoak, erabili eta botatzekoak.

Horrela, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitarte, balio erantsiaren gaineko zergan mantentzen da ehuneko 0ko zerga-tasaren aplikazioa COVID-19aren aurkako osasun-materialaren barne entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, horien hartzaileak entitate publikoak, irabazi-asmorik gabekoak eta ospitaleak direnean. 2020ko urriaren 31 arte, aplikazio hori araututa egon zen Ekonomiari eta enpleguari laguntzeko presako neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege-dekretuaren 8. artikuluan eta Urrutiko Lanari buruzko irailaren 22ko 28/2020 Errege Lege-dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Ondorio horietarako, kasu horretan badaude, subjektu pasiboek azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege-dekretu honek indarra hartu aurretik jasanarazi edo ordaindutako balio erantsiaren gaineko zergaren zuzenketa eginen dute, zergaren araudiaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitatean, berriz, neurri hori arautu zen apirilaren 29ko 4/2020 Foru Lege-dekretuan, Koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko presako neurriak onesten dituen horretan, hirugarren xedapen gehigarrian, zehazki, bai eta abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege-dekretuan ere, Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko ohiz kanpoko neurriak onesten dituen horretan, laugarren xedapen gehigarrian.

Halaber, aurreko guztiaren osagarri, aldi baterako jaisten da BEZaren zerga-tasa, ehuneko 21etik 4ra, maskara kirurgikoen (erabili eta botatzekoak) barne entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, hartzaileak lehenago aipatutakoez beste batzuk direnean.

Bestetik, Turismoaren sektoreari, ostalaritzari eta merkataritzari tributu arloan laguntzeko presako neurriei buruzko abenduaren 22ko 35/2020 Errege Lege-dekretuak ezartzen du BEZaren ehuneko 0ko zerga-tasa aplikatuko dela COVID-19aren in vitro diagnostikorako osasun produktuetan eta txertoetan, horren bidez laguntzeko espainiarrek txertoa har dezaten eta osasun bilakaeraren diagnostikoa egin dadin pandemia erabat desagertu arte. Zergaren ehuneko 0ko tasa aplikatuko zaie, orobat, produktu horiek garraiatu, biltegiratu eta banatzeko zerbitzuei, horien erabilerak atxikiak dituen kostuak murrizteko eta zabaltzen direla bermatzeko. Subjektu pasiboen fakturazio sistemak egokitu behar ez izateko, eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira. Dena dela, ehuneko zeroko zerga-tasa aplikatuta ere, horrek ez du mugatzen eragiketa egiten duen subjektu pasiboak jasandako balio erantsiaren gaineko zergan kenkaria egiteko eskubidea. Aurrekoarekin batera, eragiketa horiei aplikatu beharreko baliokidetasun-errekargurako tasa ere doitzen da.

Azkenik, araubide erraztuaren edukia estatuko araudira egokitzen da.

Horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu denez, beharrezkoa da Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu hau ematea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko, zerga horri dagokionez, Foru Komunitatean aplika daitezen estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko urtarrilaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatzen dira, eta ondoren azaldu bezala gelditzen:

Bat.–37. artikulua. Bat. 1. Lehena. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Lehena. Hainbat substantzia edo gai, edozein jatorritakoak direla ere, baldin eta beren ezaugarri, aplikazio, osagai, prestaketa eta kontserbazio egoerarengatik, ohikotasun eta egokitasunez erabiltzen ahal badira pertsonen nahiz animalien elikaduran, Elikadura Kodean eta hura garatzeko emandako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo daude honakoak:

a) Edari alkoholdunak.

Edari alkoholduntzat hartzen da pertsonek irentsiz kontsumi dezaketen eta alkohol etilikoa duen likido oro.

b) Edari freskagarriak, azukre edo edulkoratzaile erantsiak dituzten zukuak eta gaseosak.

Zenbaki honen ondorioetarako, ez dira elikagaitzat hartuko ez tabakoa ez eta, entregatu, Europar Batasunaren barruan eskuratu, edo inportatu diren egoeran, pertsonek nahiz animaliek kontsumitzeko modukoak ez diren substantziak ere.”

Bi.–57.5. artikulua.

“5. Artikulu honetan aipatzen diren kenkariak egin dituzten enpresaburuek edo profesionalek ezin izanen dituzte nekazaritza, abeltzaintza edo arrantzaren araubide berezian jarduerak sartu, jarduera horietan erabiltzen dituzten ondasun eta zerbitzuak eskuratzeagatik jasan edo ordaindu baldin badituzte kenkariaren xede diren kuotak; debeku hori izanen dute jarduera horiek betetzean ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman eta hirugarren urte naturala bukatu arte.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren aplikazioaren ondorioak izanen dira araubide berezi horri uko egiteak dituen berberak.”

Hiru.–68. artikulua.

“68. artikulua. Araubide erraztuaren edukia.

Bat.–A) Araubide erraztuari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek zehaztuko dute, araubide berezia aplikatzekoa zaion jarduera bakoitzeko, zein den balio erantsiaren gaineko zergaren kontzeptuan sortutako kuoten zenbatekoa eta baliokidetasun-errekarguarena, horretarako kontuan hartuz indizeak, moduluak eta gainerako parametroak, bai eta prozedura ere, tributuen arloko eskumena duen departamentuak ezartzen dituenak.

Sortutako kuoten zenbatekotik, aurreko paragrafoan aipatzen den horretatik, kentzen ahalko da enpresaburuak edo profesionalak araubide berezian sarturik daukan jarduerari atxikitako ondasun edo zerbitzuei dagozkien eragiketa arruntengatik jasan edo ordaintzen dituen kuoten zenbatekoa, VII. tituluko I. kapituluan aurreikusitakoarekin bat. Nolanahi ere, horien kenkariak arau hauek bete beharko ditu:

a) Ez dira kengarriak izanen joan-etorrien edo bidaien, ostatu eta jatetxe zerbitzuengatik jasandako kuotak, baldin eta enpresaburu edo profesionalak lokal zehatz batean betetzen badu bere jarduera. Ondorio horietarako, lokal zehatza izanen da edozein eraikin, kenduta biltegiak, aparkalekuak edo jendearentzat itxirik dauden gordetegiak.

b) Jasan edo ordaindutako kuoten kenkaria soilik egiten ahalko da horiek zein urtetan jasan edo ordaindu direla ulertzen den, urte horretako azken zergaldiari dagokion aitorpen-likidazioan, eta, beraz, hurrengo urteetan aplikatzekoa izanen zaien tributu araubidea zein den ere, kenkaria ez da egiten ahalko ondorengo zergaldi batean.

c) Enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi honetan jarduera bat baino gehiago sartuta baldin badauzka, horietan batera erabili beharreko ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzen direnean, haietako bakoitzean kendu beharreko kuota izanen da egiazko erabileraren araberako hainbanaketaren emaitza. Prozedura hori erabiltzerik ez badago, jarduera guztiei zati berdina egotziko zaie.

d) Kenkariaren xede izaten ahalko dira, halaber, foru lege honen 75. artikuluan aipatzen diren nekazaritzako konpentsazioak, enpresaburuek edo profesionalek ordaintzen dituztenak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari atxikita dauden enpresaburuei ondasunak edo zerbitzuak erosteagatik.

e) Horrez gain, enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute, araubide berezi honetan sartuta dituzten jarduerei dagokienez, betiere, apartatu honen lehen paragrafoan aipatzen den kuota sortuaren ehuneko 1 kentzeko, justifikatzen zailak diren jasandako kuoten kontzeptuan.

B) Aurreko letran xedatutakoaren emaitza den zenbatekoari gehituko zaizkio eragiketa hauengatik sortutako kuotak:

1. Europar Batasunaren barruko ondasun eskurapenak.

2. Foru lege honen 31.1.Bigarrena artikuluan aipatzen diren eragiketak.

3. Aktibo finko materialen entregak eta aktibo finko immaterialen eskualdatzeak.

C) Aurreko bi letren emaitzatik kenduko da aktibo finkoen eskurapen edo inportazioagatik jasan edo ordaindutako kuoten zenbatekoa; aktibo finkotzat hartzen dira ibilgetuko elementuak eta, bereziki, erosteko aukera duten finantza errentamenduko kontratuez baliatuz edukitakoak, erosteko aukera loteslea izan nahiz ez.

Kenkari hori VII. tituluko I. kapituluaren arabera eginen da. Halere, subjektu pasiboak ekitaldiko azken zergaldiko aitorpen-likidazioan likidatzen dituenean aktibo finkoen Europar Batasunaren barruko eskurapenei dagozkien kuotak, edo aktibo horien eskurapenei dagozkienak, subjektu pasiboaren inbertsioa tarteko, kuota horien kenkaria ezin izanen da egin kuotak likidatzeko egiten den aitorpen-likidazioa baino lehenagoko batean.

D) Enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi honetan sartuta dituen jardueretan erabiltzeko diren ondasunen inportazioei dagozkien zergaren likidazioa ondasunen inportazioen likidaziorako ezarritako arau orokorren arabera eginen da.

Bi.–Balio erantsiaren gaineko zergaren zeharkako zenbatespenean, kontuan hartuko dira, lehentasunez, araubide errazturako ezarritako indizeak, moduluak eta gainerako parametroak, araubide erraztuari uko egin dioten subjektu pasiboak direnean.

Hiru.–Aurreko lehen apartatuan aipatzen diren indize edo moduluen omisioa edo faltsutzea egiten duten subjektu pasiboek ordaindu beharko dituzte araubide erraztua aplikatuz ateratzen diren tributu kuota osoak, bidezkoak diren zehapenak eta berandutze-interesak gehituta.

Lau.–Erregelamenduz arautuko da araubide erraztu hori eta zehaztuko dira araubide horri atxikitako subjektu pasiboek bete beharreko baldintza formalak eta erregistrokoak.

Bost.–Araubide erraztu bereziari atxikitako subjektu pasiboak balio erantsiaren gaineko zergari lotutako beste jarduera enpresarial edo profesionalik egiten badu, araubide bereziari lotutakoek jarduera ekonomikoaren sektore berezituaren izaera izanen dute kasu guztietan.”

Lehen xedapen gehigarria.–Balio erantsiaren gaineko zergaren tasa, aplikatu beharrekoa COVID-19aren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak diren ondasunen entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan.

Ondorioak izanik 2020ko azaroaren 1etik aurrera, eta indarraldia, berriz, 2021eko apirilaren 30era artekoa, balio erantsiaren gaineko zergaren ehuneko 0ko tasa aplikatuko da foru lege-dekretu honen eranskinean zehaztutako ondasunen entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, baldin eta horien hartzaileak eskubide publikoko entitateak, klinikak edo ospitaleak badira, edo izaera sozialeko entitate pribatuak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.3 artikuluak aipatzen dituenak. Eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.–Balio erantsiaren zergaren ehuneko 4ko tasa aplikatzea maskaren entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan.

Ondorioak izanik 2020ko azaroaren 19tik aurrera, eta indarraldia, berriz, 2021eko abenduaren 31ra artekoa, balio erantsiaren gaineko zergaren ehuneko 4ko tasa aplikatuko da maskara kirurgikoen (erabili eta botatzekoak) entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan; horiek denak aipatzen dira Medikamentuen Prezioen arloko Ministerio arteko Batzordearen 2020ko azaroaren 12ko Akordioan, publikoarentzako salmentarako gehieneko prezioak berrikusten dituen horretan, Medikamentuen eta Osasun Produktuen Bermeei eta Arrazoizko Erabilerari buruzko Legearen testu bateginaren 94.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. Testu bategina uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi, eta Osasun Sistema Nazionalaren eta Farmaziaren Zerbitzu Erkideen Zorrorako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez eman zen argitara.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Balio erantsiaren gaineko zergaren tasa, SARS-CoV-2aren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak diren zenbait ondasun eta zerbitzuren entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan aplikatu beharrekoa, bai eta baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziaren ondorioetarako ere.

1. Ondorioak izanik 2020ko abenduaren 24tik aurrera, eta indarraldia, berriz, 2022ko abenduaren 31ra artekoa, balio erantsiaren gaineko zergaren ehuneko 0ko tasa aplikatuko da honakoetan:

a) SARS-CoV-2aren in vitro diagnostikoa egiteko osasun produktuen entregak, inportazioak eta Europar Batasunaren barruko eskurapenak; baldin eta bat badatoz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1998ko urriaren 27ko 98/79/EE Zuzentarauan (in vitro diagnostikorako osasun produktuei buruzkoa) edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko apirilaren 5eko 2017/746 (EB) Erregelamenduan (in vitro diagnostikorako osasun produktuei buruzkoa) ezarritako baldintzekin. Azken erregelamendu horren bidez indargabetu ziren Batzordearen 98/79/EE Zuzentaraua eta 2010/227/EB Erabakia eta irailaren 29ko 1662/2000 Errege Dekretua, –in vitro– diagnostikoetarako osasun produktuei buruzkoak.

b) SARS-CoV-2aren kontra Europako Batzordeak baimendutako txertoen entregak.

c) Aurreko a) eta b) letretan aurreikusten diren entregekin, inportazioekin eta Europar Batasunaren barruko eskurapenekin lotutako garraio, biltegiratze eta banaketarako zerbitzu prestazioak.

Eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira.

2. Aurreko apartatuan aipatzen den denboran bertan aipatzen diren entregetan aplikatuko den baliokidetasun-errekarguaren tasa ehuneko 0koa izanen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ezartzen dituen ondorioekin.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

Lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ondasunen zerrenda

PRODUKTUAREN IZENA

ONDASUNAREN/PRODUKTUAREN DESKRIPZIOA

NC KODEA

1

Osasun produktuak.

Zainketa intentsibo eta azpi-intentsiboetarako arnasgailuak.

ex 9019 20 00

Haizagailuak (arnasketa artifizialerako tresnak).

Fluxu bereizleak.

ex 9019 20 00

ex 9019 20

Oxigenoterapiarako beste tresna batzuk, oxigeno dendak barne.

ex 9019 20 00

Gorputzaz kanpoko mintz bidezko oxigenazioa.

ex 9019 20 00

2

Monitoreak.

Parametro anitzeko monitoreak, eramangarriak barne.

ex 8528 52 91

ex 8528 52 99

ex 8528 59 00

ex 8528 52 10

3

Ponpak.

–Kanpo nutriziorako ponpa peristaltikoak.

–Sendagaien infusiorako ponpak.

–Hurrupatze ponpak.

ex 9018 90 50

ex 9018 90 84

ex 8413 81 00

Xurgatze zundak.

ex 9018 90 50

4

Hodiak.

Hodi endotrakealak.

ex 9018 90 60

ex 9019 20 00

Hodi esterilak.

ex 3917 21 10

a ex 3917 39 00

5

Kaskoak.

Aireztapen mekaniko ez-inbaditzailerako CPAP/NIV kaskoak.

ex 9019 20 00

6

Aireztapen ez-inbaditzailerako maskarak (NIV).

Aurpegi osoko maskarak eta maskara orononasalak, aireztapen ez-inbaditzailerako.

ex 9019 20 00

7

Hurrupatze sistemak/makinak.

Hurrupatze sistemak.

ex 9019 20 00

Hurrupatze elektrikoko makinak.

ex 9019 20 00

ex 8543 70 90

8

Hezegailuak.

Hezegailuak.

ex 8415

ex 8509 80 00

ex 8479 89 97

9

Laringoskopioak.

Laringoskopioak.

ex 9018 90 20

10

Hornigai mediko suntsikorrak.

–Intubazio kitak.

–Aiztur laparoskopikoak.

ex 9018 90

Xiringak, orratzarekin edo gabe.

ex 9018 31

Metalezko orratz tubularrak eta josturetarako orratzak.

ex 9018 32

Orratzak, kateterrak eta kanulak.

ex 9018 39

Sarbide baskularrerako kitak.

ex 9018 90 84

11

Monitorizazio estazioak - Pazienteak monitorizatzeko tresnak - Elektrodiagnostikorako tresnak.

Monitorizaziorako estazio zentralak, zainketa intentsiboetarako.

Pultsu oximetroak.

ex 9018 90

ex 9018 19

–Pazienteak monitorizatzeko gailuak.

–Elektrodiagnostikorako tresnak.

ex 9018 19 10

ex 9018 19 90

12

Ultrasoinu bidezko eskaner eramangarria.

Ultrasoinu bidezko eskaner eramangarria.

ex 9018 12 00

13

Elektrokardiografoak.

Elektrokardiografoak.

ex 9018 11 00

14

Ordenagailu bidezko tomografiarako sistemak/eskanerrak.

Ordenagailu bidezko tomografiarako sistemak.

ex 9022 12,

ex 9022 14 00

15

Maskarak.

–Aurpegiko maskarak, oihalezkoak, iragazki aldagarririk edo pieza mekanikorik gabekoak, barne direla maskara kirurgikoak eta ehundu gabeko ehun-materialez fabrikaturiko aurpegiko maskarak, erabili eta botatzekoak.

–Aurpegiko maskarak, FFP2 eta FFP3 motakoak.

ex 6307 90 10

ex 6307 90 98

Paperezko maskara kirurgikoak.

ex 4818 90 10

ex 4818 90 90

Gas maskarak, agente biologikoen aurka babesteko iragazki aldagarriak edo pieza mekanikoak dituztenak. Hemen sartzen dira begiak ere babesten dituzten maskarak edo aurpegiko ezkutuak.

ex 9020 00 00

16

Eskularruak.

Plastikozko eskularruak.

ex 3926 20 00

Gomazko eskularru kirurgikoak.

4015 11 00

Gomazko beste eskularru batzuk.

ex 4015 19 00

Puntuzko eskularruak, plastikoz edo gomaz estaliak edo inpregnatuak.

ex 6116 10

Ehunezko eskularruak, puntuzkoak ez direnak.

ex 6216 00

17

Aurpegirako babesak.

–Aurpegirako babesak, erabili eta botatzekoak nahiz berrerabilgarriak.

–Aurpegirako babesak, plastikozkoak (begiena baino azalera handiagoa estaltzen dutenak).

ex 3926 20 00

ex 3926 90 97

18

Betaurrekoak.

Babeserako betaurreko handiak eta txikiak (googleak).

ex 9004 90 10

ex 9004 90 90

19

Lan jantziak.

Mantal iragazgaitzak - askotarikoak - neurri desberdinak.

Erabilera kirurgiko/medikorako babes jantziak, feltrozkoak edo ehundu gabeko oihalezkoak, barne daudela inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (56.02 edo 56.03 partidetako ehunak).

Erabilera anitzeko arropa (barne daudela eskularruak, mitoiak eta eskuzorroak), goma bulkanizatuzkoa.

ex 4015 90 00

Jantziak.

ex 3926 20 00

Arropa eta osagarriak.

ex 4818 50 00

Puntuzko ehunez egindako jantziak, 5903, 5906 edo 5907 partidetakoak.

ex 6113 00 10

ex 6113 00 90

Puntuzko ehunez egindako beste jantzi batzuk.

6114

Erabilera kirurgiko/medikorako jantziak, feltrozkoak edo ehundu gabeko oihalezkoak, izan nahiz ez inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (56.02 edo 56.03 partidetako ehunak). Barne daude ehundu gabeko materialezko jantziak (spun-bonded).

ex 6210 10

Babeserako beste jantzi batzuk, kautxuztaturiko ehunez eginikoak, edo inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (59.03, 59.06 edo 59.07 partidetako ehunak).

ex 6210 20

ex 6210 30

ex 6210 40

ex 6210 50

20

Oinetakoen estalkiak/galtzak.

Oinetakoen estalkiak/galtzak.

ex 3926 90 97

ex 4818 90

ex 6307 90 98

21

Txanoak.

Txano puntadunak.

ex 6505 00 30

Txanoak eta bururako beste babesgarri batzuk, eta edozein materialezko sareak.

ex 6505 00 90

Bestelako txanoak eta bururako babesgarriak, forratuak/estuak nahiz ez.

ex 6506

22

Termometroak.

Likidodun termometroak, zuzenean irakurtzekoak.

ex 9025 11 20

Termometro digitalak, edo termometro infragorriak, neurketa kopetan egitekoak.

ex 9025 19 00

23

Eskuak garbitzeko xaboia.

Xaboiak eta eskuak garbitzeko prestakinak eta produktu organiko tentsioaktiboak (apain-mahaiko xaboia).

ex 3401 11 00

ex 3401 19 00

Xaboia eta produktu organiko tentsioaktiboak.

Xaboia beste forma batzuetan.

ex 3401 20 10

ex 3401 20 90

Agente organiko tentsioaktiboak (xaboiaz bestelakoak) - Katioi-agenteak.

ex 3402 12

Produktu eta prestakin organiko tentsioaktiboak azala garbitzeko, likidoak edo krema gisakoak eta txikizkako salmentarako prestatuak, xaboidunak edo ez.

ex 3401 30 00

24

Eskuen desinfektatzailearen banagailuak, paretan jartzekoak.

Eskuen desinfektatzailearen banagailuak, paretan jartzekoak.

ex 8479 89 97

25

Disoluzio hidroalkoholikoa litrotan.

2207 10: desnaturalizatu gabe, alkohol etilikoa bolumenaren %80 edo gehiago denean.

ex 2207 10 00

2207 20: desnaturalizatua, kontzentrazioa edozein dela ere.

ex 2207 20 00

2208 90: desnaturalizatu gabe, alkohol etilikoa bol. %80 baino gutxiago denean.

ex 2208 90 91

ex 2208 90 99

26

Hidrogeno peroxidoa, %3an, litrotan.

Hidrogeno peroxidoa, prestakin desinfektatzaileetan gaineratua gainazalak garbitzeko.

Hidrogeno peroxidoa, urearekin solidotua edo ez.

ex 2847 00 00

Hidrogeno peroxidoa, ontziratu gabe.

Eskuen desinfektatzailea.

ex 3808 94

Beste prestakin desinfektatzaile batzuk.

27

Larrialdiko garraiorako tresnak.

Desgaitasuna duten pertsonentzako garraioa (gurpil-aulkiak).

ex 8713

Ohatilak eta orgatxoak, ospitale edo klinika barnean pazienteak eramateko.

ex 9402 90 00

28

ARN erauzgailuak.

ARN erauzgailuak.

9027 80

29

COVID-19aren probak egiteko kitak / Proba diagnostikoetan erabilitako tresnak eta gailuak.

–Koronabirusaren proba diagnostikoa egiteko kitak.

–Diagnostikorako erreaktiboak, erreakzio immunologikoetan oinarrituak.

–Isipuen ekipoak eta birusa garraiatzeko bitartekoak.

ex 3002 13 00

ex 3002 14 00

ex 3002 15 00

ex 3002 90 90

ex 3821 00

Diagnostikorako erreaktiboak, polimerasaren kate-erreakzioan (PCR) oinarrituak (azido nukleikoaren proba).

ex 3822 00 00

In vitro diagnostikorako laborategi klinikoetan erabiltzen diren tresnak.

ex 9027 80 80

Laginak hartzeko kitak.

ex 9018 90

ex 9027 80

30

Isipuak.

Guata, gaza, bendak, kotoi-txotxak eta antzeko artikuluak.

ex 3005 90 10

ex 3005 90 99

31

Kanpaina-ospitaleak jartzeko materiala.

Ospitaleetako oheak.

ex 9402 90 00

Karpak/kanpadendak.

ex 6306 22 00,

ex 6306 29 00

Karpak/plastikozko kanpadendak.

ex 3926 90 97

32

Sendagaiak.

–Remdesivir.

–Dexametasona.

ex 2934 99 90

ex 2937 22 00

ex 3003 39 00

ex 3003 90 00

ex 3004 32 00

ex 3004 90 00

33

Esterilizatzaile medikoak, kirurgikoak edo laborategikoak.

Esterilizatzaile medikoak, kirurgikoak edo laborategikoak.

ex 8419 20 00

ex 8419 90 15

34

1.–Propanola (alkohol propilikoa) eta

2.–Propanola (alkohol isopropilikoa).

1.–Propanola (alkohol propilikoa) eta

2.–Propanola (alkohol isopropilikoa).

ex 2905 12 00

35

Eterrak, eter-alkoholak, eter fenolak, eter-alkohol-fenolak, alkohol peroxidoak, bestelako peroxidoak, zetona peroxidoak.

Eterrak, eter-alkoholak, eter fenolak, eter-alkohol-fenolak, alkohol peroxidoak, bestelako peroxidoak, zetona peroxidoak.

ex 2909

36

Azido formikoa.

Azido formikoa (eta gatz eratorriak).

ex 2915 11 00

ex 2915 12 00

37

Azido salizilikoa.

Azido salizilikoa eta gatz eratorriak.

ex 2918 21 00

38

Behin erabiltzeko oihalak, 5603 partidako ehunez eginak, prozedura kirurgikoetan erabiltzen diren horietakoak.

Behin erabiltzeko oihalak, 5603 partidako ehunez eginak, prozedura kirurgikoetan erabiltzen diren horietakoak.

6307 90 92

39

Ehundu gabeko oihalak, izan inpregnatuak, estaliak, gaineztatuak edo laminatuak nahiz ez.

Ehundu gabeko oihalak, izan inpregnatuak, estaliak, gaineztatuak edo laminatuak nahiz ez.

ex 5603 11 10

a

ex 5603 94 90

40

Erabilera kirurgikoa, medikoa edo higienikoa duten artikuluak, txikizkako salmentakoak ez direnak.

Paperezko ohe-estalkiak.

ex 4818 90

41

Laborategiko beirateria, edo higienikoa edo farmazeutikoa.

Laborategiko beirateria, edo higienikoa edo farmazeutikoa, kalibraturik eta graduaturik egon nahiz ez.

ex 7017 10 00

ex 7017 20 00

ex 7017 90 00

42

Fluximetroa, Thorpe hodiko fluxu-neurgailua oxigenoa emateko, 0-15 L/min.

Thorpe hodiko fluxu-neurgailuak osagai hauek dauzka: sarrera- eta irteera-atakak, erregulagailua, balbula eta neurketa-hodi koniko gardena. Hainbat gas medikoren iturriekin konektatzeko balio du, hala nola sistema zentralizatu batekin, zilindroekin (bonbonak), kontzentragailuekin edo konpresoreekin. Fluximetro (fluxu-neurgailu) arruntaren bertsioak (absolutua, konpentsatu gabea) eta presio konpentsatukoa, fluxu-maila espezifikoetarako egokiak.

ex 9026 80 20

ex 9026 80 80

ex 9026 10 21

ex 9026 10 81

43

CO2aren detektagailu kolorimetrikoa, arnasa botatzekoa.

Haurren eta helduen hodi endotrakealarekin bateragarria den tamaina. Behin bakarrik erabiltzekoa.

ex 9027 80

44

X izpien filma edo plakak.

Laua, sentsibilizatua eta inpresionatu gabea.

ex 3701 10 00

Biribilkietan.

Sentsibilizatua eta inpresionatu gabea.

ex 3702 10 00

Iragarkiaren kodea: F2100474