17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duena.

Akats bat atzeman da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legean, zeina 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 31koan. Horrenbestez, honako zuzenketa hau egin da:

Artikulu bakarraren hamalaugarren apartatuan, honako hau dioen tokian:

“–Ziklomotorrak: 5,22

–125 cc-rainoko motozikletak: 5,26

–125 cc-tik 250 cc-ra bitarteko motozikletak: 7,90”

Honako hau esan behar du:

“–Ziklomotorrak: 5,26

–125 cc-rainoko motozikletak: 7,90

–125 cc-tik 250 cc-ra bitarteko motozikletak: 13,09”

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 13an.–Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2100549