2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2021eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2021 aurrekontu-aldaketa.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Lekunberrin, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.
Iragarkiaren kodea: L2110347