156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Zehazki, xedapen iragankor bat erantsi nahi zaio. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

XEDAPEN IRAGANKORRA

2021eko urtarrilaren 1etik aitzina, eta ekitaldi osoan zehar, bertan behera geratzen dira kontzeptu honengatik ordaintzen diren tasak: herriko edozein eremu publikotako lurgaina okupatzea, eraikuntza elementu itxiak, terrazak, behatokiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak jarriz; orobat, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

Etxarri Aranatzen, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2110084