156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aurrekontuko 13/2021 aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuko 13 aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2021eko ekainaren 29an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2110346