156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 257/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000257/2021 prozeduran, 88/2021 Autoa eman da 2021eko ekainaren 16an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“000088/2021 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea eta Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16n.

AURREKARIAK

Lehena.–2021eko ekainaren 15ean bidalitako idazki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du baimentzea Osasuneko kontseilariaren 2021eko ekainaren 15eko 21/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu eta aldatu egin zen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 1eko 19/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Sala honek berehala igorri zion Fiskaltzari, txostena egin zezan. Txosten hori ekainaren 15ean bertan egin zuen, neurri guztien berrespena eskatuz. Emaitza horrekin, prozesua ebazpenaren zain gelditu zen.

Txostengilea M.ª Jesús Azcona Labiano magistratu andrea izan da.

Xedapen zatia:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 15eko 21/2021 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu eta aldatu da Osasuneko kontseilariaren ekainaren 1eko 19/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluarekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2110150