156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, Covid-19ak kaltetutako establezimenduetan kontsumitzeko laguntza bonoena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 572270.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572270).

a) Onuradunak: 14 urtetik gorako pertsonak, gaur egun Orkoienen erroldatuak daudenak.

b) Xedea: Orkoiengo udalerriko tokiko merkataritza suspertzea, dinamizatzea eta sustatzea, eta COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoerak tokiko merkataritzari eragin dizkion kalte ekonomikoak murriztea.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: bonuak 5 eurokoak izanen dira eta 15 euroko edo gehiagoko erosketetan erabili ahal izanen dira kanpainari atxikitako saltokietan.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko uztailaren 14an bukatuko da, 14:00etan.

Orkoienen, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2110329