152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Eneritz-Tirapu” haize-parkea, Obanosko, Añorbeko, Garesko, Tirapuko, Ukarko, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan.

Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Eskatzailea: Enel Green Power España SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: 34 MW-eko “Eneritz-Tirapu” haize-parkea eta bere ebakuazio-azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/eneritz-tirapu-parke-eolikoa-espediente-1189-ce, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko ekainaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2109584