152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, Kirol Eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko hitzartutako Kirol Klubetarako 2021. urterako dirulaguntzena, norgehiagoka-araubidean. Laburpena

DDBN (Identif.): 571038.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571038).

2021eko ekainaren 18ko 501/2021 Alkatetza Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden kirol-klubak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua:

Zizur Nagusiko klubei dirulaguntzak ematea, 2021. urtean Zizur Nagusian kirol-ekitaldiak eta -ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Kirol Eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko hitzartutako Kirol Klubetarako 2021. urterako dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-erregimenean.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

8.350 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2109952