152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, 2021 Kirol Eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko Kirol Klubetarako norgehiagoka-araubideko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identif.): 570871

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/570871).

2021eko ekainaren 17ko 497/2021 Alkatetza Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden kirol-klubak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Xedea:

a) Itundutako kirol-diziplinetan abonatutako haurren kirol-praktika sustatzea Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan, bai eta dirulaguntzen deialdi honetan indarrean dagoen epean sor daitezkeen beste batzuetan ere, horretarako hitzartutako tokiko kirol-kluben bidez, eta diziplina horietan fidelizatzea.

b) Klubek goragoko kategorietako taldeak eta parte-hartzaileak eduki ahal eta behar izatea erraztea, eta, aldi berean, maila altuan parte hartzera pertsonak edo taldeak iritsi ahal izatea.

c) a) eta b) ataletatik eratorritako kostuak finantzatzen laguntzea.

Hirugarrena. Oinarri Arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, Zizur Nagusiko kirol klubentzat, 2021eko kirol eskolak antolatzen badituzte.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

122.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdi honen laburpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2109931