152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Eraikigintza-ordenantzaren artikulu batzuen aldaketa. Hasierako onespena

Ziordiako Udalak, maiatzaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Ziordiako Udalaren hirigintza-planeko Eraikingintza-ordenantzaren 66., 69., 70., 72., 73., 74., 75., 79., 83. eta 89. artikuluak.

Onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ziordian, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2109858