152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, Aritzalako 25. poligonoko 13., 14., 16. eta 377. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko ekainaren 17ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea Aritzalako 25. poligonoko 13., 14., 16. eta 377. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Aritzalan (Deierri), 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2109890