152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

221/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Erronkariko “Roncal/Erronkari” Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko baimena ematen duena, aurrerantzean “Ainariak” izan dadin.

Ikusirik Erronkariko “Roncal/Erronkari” Bigarren Hezkuntzako Institutuko Eskola Kontseiluak proposatu duela ikastetxearen egungo berariazko izena aldatzea, “Roncal-Erronkari” izan beharrean “Ainariak” izan dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Erronkariko “Roncal/Erronkari” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izenaren aldaketa (ikastetxearen kodea: 31008517), 2021eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrenbestez, egun horretatik aurrera hauxe izanen da ikastetxearen izen osoa: Instituto de Educación Secundaria Obligatoria “Ainariak” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.

2. Ebazpen hau ikastetxeko Eskola Kontseiluari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Erronkariko Udalera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2109320