152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Eraulgo 17. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Eraulgo 17. poligonoko 46. lurzatian, Ana Diaz Vidaurrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2109885