152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Gorozingo 21. poligonoko UE-GOR-8 lurzatian. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen Gorozingo UE-GOR-8 lurzatian hirigintzako aprobetxamenduaren %10en lagapena eskudirutan emateko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena, Jose Luis Larrion Zugastik sustatua, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, Deierriko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2021eko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2109884