152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo UE-ZUR-22A unitatearen urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2020ko urtarrilaren 15ean eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Zurukuaingo UE-ZUR-22A unitatea urbanizatzeko proiektua, Ruben Azcona Armenterosek sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Alkatetzaren 2021eko ekainaren 16ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio proiektua.

Deierrin, 2021eko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2109850