152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Badostaingo UC-14 unitatean. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Gobernu Batzarraren 2020ko urriaren 20ko bilkuran hasiera batez onetsi zela hiri-jarduketarako plan berezi bat, Badostaingo UC-14rako, xede duena gutxieneko lurzatia aldatzea, Cabodevilla Lizarraga María Asunciónek sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko urriaren 20n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2109984