152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkano-Ibiriku-Eguesko AR.1 eremuko 1. sektoreko B.3 unitate morfologikoan. Hasierako onespen berria

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran berriro onetsi dela hasiera batez hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena etxebizitzaren tipologia, etxebizitza kopurua, eta azalera eraikia aldatzea eta lerrokadura berriak ezartzea ondoriozko lurzatietan, Elkano-Ibiriku-Eguesko AR.1 eremuko 1. sektoreko B.3 unitate morfologikoan, JMA LIBESA SAk sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2109954