152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea 20-01332, 20-01492, 20-01500 eta 20-01512 gora jotzeko errekurtsoetan, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Honako honen bidez, jakinarazten da Noemí Arriaga Torresek, Jorge García Pérez de Muniáinek, Victoria Goñi Orayenek, Diego López de Dicastillo Abizuak eta beste batzuek 20-01332, 20-01492, 20-01500 eta 20-01512 gora jotzeko errekurtsoak paratu dituztela, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña). Errekurtso horiek jarri dituzte Udalak, 2020ko irailaren 8ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz (2020ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko ekainaren 18an.–Udal-idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2109920