152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea 21-01361 gora jotzeko errekurtsoan, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Honako honen bidez, jakinarazten da Noemí Arriaga Torresek eta Alfonso del Val Agustinek, Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordea ordezkatuz, 21-01361 gora jotzeko errekurtsoa paratu dutela, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea, 10 -sarrera Ezkirotz kalean-, 31007 Iruña). Errekurtso hori jarri dute Udalak, 2020ko irailaren 8ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz (2020ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko ekainaren 18an.–Udal-idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2109919