152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Deialdia, tokiko merkataritzari laguntzak emateko, COVID-19a dela eta. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 571084.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571084).

1.–Xedea: arintzea COVID-19ak eragindako ekonomia krisiaren ondorio ekonomikoak, 2020ko martxoaren 14tik 2021ko martxora bitartean.

2.–Onuradunak: hurbileko merkataritzako saltegien edo saltegi txikien titularrak, taberna, jatetxe eta, oro har, ostalaritzako establezimenduen titularrak, eta langile autonomoak, osasun krisiak ekonomikoki eragin badie eta ekonomia-jardueren gaineko zerga eta egoitza soziala Ribaforadan badute; deialdiaren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.

3.–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Ribaforadako Udalaren bulegoetan eta Udalaren webgunean (iragarki-taula: laguntzak eta dirulaguntzak).

4.–Zenbatekoa, guztira: 25.000 euro; gehienez ere 600 euro emanen dira saltegi bakoitzeko.

5.–Eskabideak aurkezteko epea: hilabetea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2109966