152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Herri-lurzatiaren okupazioa, 1. poligonoko 115. lurzatian, telefonia mugikorra jartzeko. Hasierako onespena

Mendibilgo Kontzejuak, 2021eko apirilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mendibilgo Kontzejuaren herri-lurra okupatzeko espedientea, telefono mugikorreko base bat jartzeko 1. poligonoko 115. lurzatian. Baseak 93 m² okupatzen ditu gutxi gorabehera.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://mendivil.sedelectronica eta http://oloriz.sedelectronica.es), 15 egun balioduneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendibilen, 2021eko ekainaren 18an.–Kontzejuko burua, Gemma Flamarique Urdin.

Iragarkiaren kodea: L2109886