152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 25. eta 66. lurzatietan eta 4. poligonoko 213. lurzatian. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2021eko ekainaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 25. eta 66. lurzatietan eta 4. poligonoko 213. lurzatian. Inmaculada Mina Arbeloa da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 LFD) 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, hitzarmena behin betiko onetsi eta testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Elon, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2109921