152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Udal Plan Orokorreko akatsen zuzenketa. Jendaurrean jartzea

Mendazako Barrutiko Udalak maiatzaren 12an onetsi zuen zuzentzea Udal Plan Orokorrean atzemandako akats materialak, UE-14 eta UA-17 exekuzio unitateetan, Acedoko 4. poligonoko 44., 45., 47. eta 48. lurzatietan. Espedientea Herriko Etxean egonen da ikusgai, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta aukera izan dadin bidezko jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Mendazan, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2109950