152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Ikerketa-espediente bati hasiera ematea, berreskura dadin herri-lurren katastroko eta erregistroko titulartasuna

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 16an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testua hitzez hitz:

Ikusirik Kontzeju honek aurkeztutako txostena, Herri-lurren Atalean (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua), 647-SCO-20 espedientea, 2021eko maiatzaren 7koa, zeinaren bidez berresten baita atal berak 2006ko martxoaren 29an emandako txostena, eta adierazten baita herri-lurrak direla Eugiko mugarteko 39. poligonoko 34. lurzatia eta 35. poligonoko 15., 22., 31. (zati bat), 41. eta 43. lurzatiak, bertan adieraziak; hortaz, Esteribarko Udalari eskatzen zaio aldaketak egin ditzala katastroan, azaldutakoaren arabera, eta, orobat, Eugiko Kontzejuari eskatzen zaio erabaki bat har dezala katastroa aldatzeko, eta, behar izanez gero, egoki diren defentsa-ekintzei ekiteko.

Kontzeju honek egiaztatu du ezen txostenaren xede diren katastroko lurzatien titulartasuna Gloria Cantero Marticorenari egozten zaiola, eta, orobat, Jabetzaren Erregistroaren aipatutako Gloria Canteroren izenean daudela inskribaturik.

Aurrekoa ikusirik, beteaz Nafarroako Gobernuaren Herri-lurren Atalaren txostena, eta bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 110. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), esaten baitu: “Nafarroako entitate lokalek beren ondareko ondasun eta eskubideak kontserbatu, babestu, berreskuratu eta hobetzearen ardura dute, eta horiek babesteko beharrezkoak diren ekintzak burutu behar dituzte”; erabakitzen da:

1.–Eskabide bat aurkeztea Esteribarko Udalean, hasiera eman diezaion legez ezarritako prozedurari, katastroan alda dadin lurzatien titulartasuna, hain zuzen ere Herri-lurren Atalaren 2021eko apirilaren 29ko txosteneko lurzatiena.

2.–Legez ezarrita dagoen ikerketa-espedienteari hasiera ematea, berreskura dadin Herri-lurren Atalaren txosteneko lurzatien titulartasuna. Hori eginen da, behar diren egintza zibilekin hasi aurretik, helburua izanik horien titulartasuna deklaratzea eta aldarrikatzea, eta erregistroan behar bezala inskribatzea.

3.–Ikerketa-espedienteari hasiera emateko erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ezaugarriak adieraziz, ikertutako ondasun edo eskubidea identifikatu ahal izateko.

4.–Erabakia argitaratzea Kontzeju honen iragarki-taulan, Aldizkarian argitaratutako jendaurrean jarriz, hamabost egunez, zertarako eta espedientearen eraginpeko pertsonek aukera izan dezaten beren eskubiderako egokitzat jotzen duten guztia alegatzeko, beren alegazioen oinarri diren dokumentu guztiak erantsita, hilabeteko epean, lehen aipatutako taulan jendaurreko epea bukatutzat eman behar den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

5.–Erabakia eta ikerketa-espedientea pertsonalki jakinaraztea Gloria Cantero Marticorenari, eta hilabeteko epea ematea, aukera izan dezan bere eskubiderako egokitzat jotzen duten guztia alegatzeko, bere alegazioen oinarri diren dokumentu guztiak erantsita.

Eguin, 2021eko ekainaren 21ean.–Burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2109995