152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Herri-lurrak desafektatzea Atalaya parke fotovoltaikoa instalatzeko. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2021eko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, guztien adostasunarekin (aldeko 11 boto), 33.809,75 metro koadroren desafektazioa, Cortesko 8. poligonoko 775. herri-lurzatian eta 8. poligonoko 838. herri-lurzatian, haien erabilera lagatzeko Ríos Renovables, SLU enpresari, Atalaya izeneko parke fotovoltaikoa instalatzeko erabil ditzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Cortesko Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2109853