152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean. Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina. Ustiatze naturalerako balioa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Carcarko Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua, honako honi buruzkoa: Lurzoru urbanizaezina, “Gorde beharrekoa” kategoria, “Natura aldetik ustiatzeko balioa duena” azpikategoria. Carcarko Udalak sustatu du aldaketa.

Honetan datza aldaketa: hirigintzako araudi partikularraren 2.4.1 artikuluko babes araubidea aldatzean, eta, berariaz, eguzki eta haize energiako eraikuntzak eta instalazioak baimentzeko moduko jarduera gisa gehitzean.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Carcarren, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2109861