152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Herri-lurreko erabileratik desafektatzea, Jurramendiko Mankomunitateari erabilera lagatzeko, etxeko hondakinak tratatzeko instalazioaren eta hondakin arrisku gabeen zabortegiaren jarduerarako. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako hauek:

–Herri-lurreko erabileratik desafektatzea 10. poligonoko 370. lurzatiko 30.593 m², espedientean jasotzen den dokumentazio grafikoarekin bat, haren erabilera Jurramendiko Mankomunitateari lagatze aldera, Carcarko hondakinak tratatzeko planta handitzeko.

–Baldintza-agiria, arautzen duena 10. poligonoko 370. eta 410. lurzatietako 333.219 m²-ren erabilera Jurramendiko Mankomunitateari lagatzea, etxeko hondakinak tratatzeko instalazioaren eta hondakin arrisku gabeen zabortegiaren jarduerarako.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Carcarren, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2109860