152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

96/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 7ko 123/2008 Foru Aginduaren bidez, Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzaile bat ezarri zen Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak erregistro laguntzaile hori kentzea proposatu du, aurrez-aurre erregistratzen diren agiri-kopuruaren jaitsiera nabarmenaren eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidezko erregistroen igoeraren ondorioz.

Jarduera bolumen urriak ez ditu justifikatzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarri bezala, langileetan, teknologian eta baliabideetan egin beharreko inbertsioak erregistro hau erregistro gaietan laguntzeko bulego bilaka dadin.

Gainera, erregistroa, fisikoki, aparkalekurik ere ez duen eraikin isolatu bateko lehen solairuan dago, eta beraz, herritarren irisgarritasuna zailtzen du.

Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Lehendakaritza Departamentuko kontseilariaren eskumena dela Erregistro bulego berriak irekitzea eta ixtea (2.4 artikulua), denak daudelako, eginkizunen aldetik, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren menpe, erregistro bakarra den aldetik.

Horrenbestez, ikusirik Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak eginiko eskaera eta Herritarrentzako Arretaren Atalaren aldeko txostena, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak ontzat emanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan dagoen Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailearen azkentzea deklaratzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109257