152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Arau Subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 242. lurzatian. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Barasoaingo arau subsidiarioen aldaketaren hasierako onespena, 1. poligonoko 242. udal-lurzatian, kanpoko ohatila-igogailu bat gauzatzeko, Hogar Santa Elena zahar-egoitzaren egungo beharretara egokitua”, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aurretiaz, herritarren parte-hartze prozesua egin da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Prozesu horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2109989