152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-36 unitatean. Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du UE-36 unitatearen birpartzelazio proiektua, Francisco Javier Celaya Romeralek sustatua, inork ez baitu hari buruzko alegaziorik aurkeztu 2021eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an, eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan hura argitaratu ondoko jendaurreko aldian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Bakaikun, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2109848