152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal ordenantza, arautzen dituena eraikinak zaharberritzeko laguntzak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharra; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2109857